Mundua -

Iruzkina

Irlandaren egoera ekonomikoaren egiak

Behar baino lehen deitutako hauteskundeetan irlandarrek bozkatzen dutena bozkatzen dutela, egoera ekonomikoa bere horretan mantenduko da.

Jesús Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlanda paradisu fiskala ez dela argitu beharra dago. Narkotrafikoan edo negozio zikinetan jatorria duen dirurik ez da zuritzen bertan. Baina zerga zuzen gutxi ordaintzen da Irlandan.

Sozietateen gaineko zerga, enpresek euren jardueragatik Estatuari ordaintzen diotena, esaterako, Europako baxuena da: % 12,5ekoa, Europako batez bestekoaren erdia, alegia.

Atzerriko enpresak erakartzeko eta, era horretan, enplegua sortzeko erabaki dute ehuneko hori baxua izatea. Europar Batasuneko kideak haserre daude horregatik, eta bidegabeko lehian aritzea leporatzen diote Irlandari.

Irlandak egokia deritzon zerga ezartzeko eskubide osoa du, nahiz eta Irlandako Estatuak ia irabazirik lortu ez. Azken finean, gastu sozialak ordaintzeko dirua behar du, ezin baita bildutakoa baino gehiago gastatu.

Irlandak sozietateen gaineko zerga bere horretan mantendu ahal izango du, baina beste zerga batzuk handitu eta gastuak murriztu beharko ditu. Eta hori guztia, euroarekin edo gabe, eta Europan edo Europatik at egin beharko du.

Ulergarria da irlandarren frustrazioa, baita lehen ministroak hutsak ordaindu behar izatea ere.

Dena den, behar baino lehen deitutako hauteskundeetan irlandarrek bozkatzen dutena bozkatzen dutela, egoera ekonomikoa bere horretan mantenduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea