Mundua -

Estatu Batuak

Milaka negozio itxiarazi izana leporatu dio Trumpek Amazoni

Presidente estatubatuarraren esanetan, Amazon konpainia teknologiko erraldoia AEBko enpresei kalte egiten ari da.

El presidente estadounidense, Donald Trump. Foto: EFE
Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
El presidente estadounidense, Donald Trump. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Amazonen kontra egin du eta milaka negozio minoristaren itxiera eragin izana egotzi dio.

"Beste batzuek ez bezala, zerga gutxi edo bat bera ere ez dute ordaintzen, banaketarako gure posta zerbitzua erabiltzen dute eta milaka minorista negoziotik kanpo uzten ari da", kritikatu du Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Konpainia teknologiko erraldoiari buruzko kezka 2016ko azaroko hauteskundeetara aurkeztu aurretik adierazi zuela gogoratu du.

Donald Trumpek konpainia horren kontra egingo zuela iragarri dute asteon zenbait komunikabidek eta, ondorioz, Amazonen balioak % 4,38ko beherakada izan zuen burtsan, asteazkenean.

Ez da lehen aldia Trumpek Amazonen kontrako adierazpenak egiten dituela. Joan den abenduan, Amazoni gehiago kobra diezaiola eskatu zion AEBko posta zerbitzuari.

"AEBko posta zerbitzuak urtero milaka milioi galtzen ditu eta Amazoni eta beste konpainia batzuei oso gutxi kobratzen die beren paketeak banatzeagatik. Horrela, Amazon gero eta aberatsagoa da eta posta zerbitzua gero eta tontoagoa eta pobreagoa. Zergatik?", idatzi zuen Twitter.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Ameriketako Estatu Batuak albisteak Multinazionalak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Donald Trump albisteak Merkataritza Internet gaur Amazon berritasunak Enpresak