Mundua -

Txinako espazio agentzia

Tiangong 1 espazio estazioa atmosferan sartu eta Ozeano Barean zehar sakabanatu da

Urtarrilean, espazio agentziak ziurtatu zuen kontrolpean izango zutela estazioaren itzulera, ingurumena kaltetu eta pertsonarik zauritu gabe.

Estazioaren zati gehienak atmosfera ukitzean desegin dira. Argazkia: EFE
Estazioaren zati gehienak atmosfera ukitzean desegin dira
Tiangong 1 espazio estazioa Ozeano Barean zehar sakabanatu da

1:05

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Espazio Agentziak (CNSA) jakinarazi duenez, Tiangong 1 espazio estazio txinatarra Lurreko atmosferan sartu eta Hego Ozeano Barean zehar sakabanatu da.

Espazio-ontziaren "zati gehienak" atmosfera ukitu dutenean desegin dira, 08:15 aldera (hango ordua), CNSAren esanetan, baina ez du zehaztu zehatz-mehatz non erori diren.

Yonhap Hego Koreako albiste agentziak 04:00-16:00ak aldera sartzea espero zuen, baina igandean sartu da azkenean. Ondoren, espazio agentziak informazioa baieztatu du.

Bestalde, AEBko Aire Indarrak baieztatu du Hegoaldeko Ozeano Barean sartu dela espazio estazioa.

Gertaera, halaber,  Australiak, Kanadak, Frantziak, Japoniak, Alemaniak, Italiak, Hego Koreak eta Erresuma Batuak baieztatu dute.

Urtarrilean, espazio agentziak ziurtatu zuen kontrolpean izango zutela estazioaren itzulera, ingurumena kaltetu eta pertsonarik zauritu gabe. Agentziako ingeniari baten hitzetan, estazioa kiskali egingo zen atmosferan sartzean, eta ondoren zatiak itsasoan erori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste teknologikoak Txina gaur