Mundua -

SIRIA

Ekialdeko Ghoutan geratzen diren azken matxinoak kanpora ateratzen hasi dira

Islamaren Armadak hiria uztea onartu du, eta trukean, besteak beste, euren soldaduak Alepo probintziaren ipar-ekialdera eramatea adostu dute errusiarrekin.

Autobusetan atera dituzte matxinoak eta zibilak Dumatik.
Autobusetan atera dituzte matxinoak eta zibilak Dumatik.
Autobusetan atera dituzte matxinoak eta zibilak Dumatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duma hiria izan da matxinoen azken gotorlekua, Ekialdeko Ghoutan (Siria), eta asteon gatazkaren aldeek adostutakoaren ondorioz, borrokalariak eta zibilak bertatik ateratzen hasi dira gaur goizean.

Siriako telebista-kate publikoan jakitera eman dutenez, autobusetan ebakuatu dituzte, Al Wafidingo korridorean barrena, Siriako agintarien kontrolguneetatik pasatuz.

Borrokalariak eta zibilak Ekialdeko Ghoutako hiri nagusitik, Dumatik, ateratzeko akordioa atzo adostu zuten Islamaren Armada taldeak eta Errusiak (Siriaren aliatua). Oposizioaren esku zegoen hiri bakarra zen Damasko kanpoaldeko eremu hori.

Hainbat egunez negoziatu eta gero, Islamaren Armadak hiritik joatea onartu zuen. Horrez gain, borrokalariak, haien senitartekoak eta hala nahi duten zibilak Alepo probintziako ipar-ekialdera eramatea hitzartu zuten Errusiarekin, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez.

Matxinoek, bere aldetik, ez dute itunaren aurrean erantzunik adierazi, eta,  beraz, Ekialdeko Ghoutako erresistentzia armatua amaitutzat jo dute aldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Siriako gudatearen albisteak gaur Gaurko titularrak Siria gaur