Mundua -

Hegoafrika

Winnie Mandela politikari eta ekintzailea hil da Hegoafrikan, 81 urte zituela

Madikizela-Mandela erreferentea zen Afrikako Kongresu Nazionalean, eta diputatu eta Arte eta Kulturako ministrorde izan zen.

Giltzurrunetako infekzioa izan zuen Mandelak urtarrilean. Argazkia: Efe.
Winnie Mandela
Giltzurrunetako infekzioa izan zuen Mandelak urtarrilean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Winnie Madikizela-Mandela politikari eta ekintzailea, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente izan zenaren bigarren emaztea, gaur hil da, 81 urte zituela, Zodwa Zwane haren laguntzaileak iragarri duenez.

Mandela (Bizana, 1936-2018) giltzurrunetako infekzio baten ondorioz ospitaleratu zuten, eta urtarrilaren 20an alta eman zioten.

Winnie eta Nelson Mandela 1992an banandu ziren, Hegoafrikako lehen presidente beltza 27 urteko kondenaren ondoren kartzelatik irten eta bi urtera. 1957an ezagutu zuten elkar, eta 1958an ezkondu.

1994an, lehen hauteskunde demokratikoen ondoren, Madikizela-Mandela Arte eta Kulturako ministrorde izendatu zuten, eta harrezkero diputatu lanetan aritu da.

Madikizela-Mandela erreferentea zen Afrikako Kongresu Nazionalean, apartheida bukatu zenetik Hegoafrikan agintean izan den alderdian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea