Mundua -
Europako Parlamentua
Aaiungo hustea ikertzeko eskatu dio Europak nazioarteari
Taldeek aurretik adostutako testua bozkatu dute gaurko saioan. Ez dute Marokoren indarkeria gaitzetsi, baina hildakoak egon zirela salatu egin dute.
Erredakzioa
Europako Parlamentuak Gdaim Izikeko kanpalekuko hustean eman zen indarkeria gaitzetsi egin du gaur. Nazioarteak ikerketa bat abian jartzeko eskatu dute Europako legebiltzarkideek. Aurretik adostutako testua bozkatu egin dute taldeek gaurko saioan.
Dokumentuan ez da Marokoko Gobernuak egindako indarkeria gaitzesten, baina hildakoak egon izana salatu egiten da eta prentsa askatasunari egindako erasoak kritikatzen dira. Kazetariak, behatzaileak eta erakundeak Saharan sartu ahal izatea eskatu diote Rabati.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea