Mundua -
Dokumentazioa
Ostiral Santuko Akordioaren 20. urteurrena ospatu dute Ipar Irlandan
1998ko apirilaren 10ean sinatu zuten akordioak 30 urteko gatazka armatuari jarri zion amaiera. Talde paramilitar protestanteen, katolikoen eta segurtasun indarren arteko enfrentamendua izan zen.
Agentziak | Erredakzioa
Ipar Irlandan 1998ko apirilaren 10ean sinatu zuten Ostiral Santuko Akordioak 30 urteko gatazka armatuari jarri zion amaiera. Talde paramilitar protestanteen, katolikoen eta segurtasun indarren arteko borrokaren ondorioz, 47.000 pertsona zauritu ziren, eta 3.500 baino gehiago hil, gehienak Irlandako Armada Errepublikanoagatik (IRA).
Akordioaren 20. urteurrenaren ospakizuna astearte honetan, Belfasten, egin dute, Bill Clinton AEBko presidente ohia eta Tony Blair eta Bertie Ahern Britainia Handiko eta Irlandako lehen ministro ohiak bertan zirela.
David Trimple Ulsterko Alderdi Bateratuaren gehiengoa izan zuen buru ohia ere bertan izan da. Hark zuzendu zuen protestanteen eta katolikoen arteko botere partekatuaren lehen Gobernua. Sinn Fein bertan sartu zen, Irlandako Armada Errepublikanoaren (jada ez dago aktibo) beso politikoa.
Trukean, Gerry Adams eta Martin McGuinness buruzagi errepublikanoek haien helburuak bide demokratikoetatik soilik lortzeko konpromisoa hartu zuten, baita IRAren armagabetzea erraztekoa ere.
Akordioaren sinadura 1998ko apirilaren 10ean izan zen, Stormonteko gazteluan, eskualdeko Parlamentuan, hainbat negoziazio egun pasatu osten. George Mitchel AEBko senatari ohia izan zen horien buru.
Clintonek, Washingtonetik telefonoz, eta Mitchellek, bertan egonez, prozesuak arrakasta izaten lagundu zuten. Hori dela eta, Ipar Irlandako hiriburuko Udalak "Belfasteko Hiriko Askatasuna" saria eman die.
Kontzesio garrantzitsuak
Hiru hamarkadatan borrokan egon ziren parteak kontzesio garrantzitsuak egitera behartu zituen testuak, baina Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako herritarren gehiengoaren babesa jaso zuen erreferendumetan, 1998ko maiatzean, % 71 eta % 95 aldeko boto jasota, hurrenez hurren.
Armagabetzeaz eta 500 paramilitar ingururen amnistiaz gain, unionistek iparra-hegoa arteko lankidetza taldeak sortzea onartu zuten, eta horrek garrantzia gehiago eman dio Dublingo Gobernuari Ipar Irlandako gaietan. Eskualdeko Polizia ere berriztu zuten, gatazkan protestanteek bakarrik osatzen zuten, eta sektariotzat jotzen zuten.
Halaber, "baimen oinarria" sartu zuten. Horrek Ipar Irlanda Erresuma Batuko parte izatearen estatus konstituzionala ez dela aldatuko ezartzen du, herritarren gehiengoak hala izatea nahi duen bitartean. Hala, ateak irekita uzten dizkio Irlanda berriro bateratzeari etorkizunean.
Bake prozesuaren 20 urte pasatu ostean, Alderdi Demokratiko Bateratuaren (DUP) eta Sinn Feinen alderko ezberdintasunek (Ipar Irlandako bi alderdi nabarmenak) bertan behera izaten jarraitzen dute Gobernu autonomoa 2017ko urtarriletik.
Bestalde, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak ere Ipar Irlandan muga zorrotza jartzeko mehatxua dakar.