Mundua -

Siria

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia: 'Gerra Hotza bueltan da'

Guterresen hitzetan, Ekialde Erdikoak “kaos” egoera bizi du eta tentsioak gora egin dezake, kontrolik gabeko maila batera heldu arte.

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Hotza itzuli dela ohartarazi du gaur Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak. Siriako egoera nazioarteko bake eta segurtasunarentzako arriskurik handiena dela salatu du buruzagiak.

“Gerra Hotza bueltan da”, adierazi du Guterresek Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Errusiak Siriaren inguruko tentsioak eztabaidatzeko bilera eskatu zuen, Ameriketako Estatu Batuek misilak jaurtitzeko mehatxu egin ondoren. Iragan asteburuko ustezko eraso kimikoari erantzun behar ziotela iragarri zuen Trumpek.

NBEko agintariaren ahotan, Ekialde Erdikoak “kaos” egoera bizi du eta tentsioak gora egin dezake, kontrolik gabeko maila batera heldu arte.

“Tentsioaren gorakadak eta kontuak emateko (arma kimikoen erabilerari buruz) mekanismo bat adosteko konpromiso faltak erabateko eskalada militar batera bultza dezakete”, esan du Guterresek.

"Kontuak emateko mekanismo bat adosteko konpromiso faltak erabateko eskalada militar batera bultza dezakete"

Duela hamarkadak arriskuak kudeatzeko martxan zeuden formulak ez dira orain existitzen, Gerra Hotz berri honetan, diplomazialari portugaldarrak gogorarazi duenez.

Sirian arma kimikoak erabili izanagatik erantzukizunak garbitzeko mekanismo bat adostea beharrezkoa dela errepikatu die Guterresek nazioarteko potentziei. Iragan azarora arte martxan zegoen mekanismoa, Errusiak blokeatu zuen arte.

Azpimarratu duenez, zigorgabetasunak debekatutako armen erabilera sustatuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia berriak NBE argazkiak Albisteak Siria Ekialde Hurbila