Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Montenegroko hauteskundeak 2018ko apirilak 15: Milo Djukanovicek irabazi ditu

Mundua

Emaitza

Milo Djukanovicek irabazi ditu Montenegroko hauteskundeak

Agentziak | Erredakzioa

2018/04/16

Botoen % 54,15 lortuta, Sozialisten Alderdi Demokratikoko (DPS) liderra izan da nagusi atzo egindako hauteskundeetan.

  • Milo Djukanovic. Argazkia: EFE

    Milo Djukanovic. Argazkia: EFE

    Milo Djukanovic. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Milo Djukanovic hautagai europeistak irabazi ditu Montenegroko presidentetzarako hauteskundeak. Botoen % 97,23 zenbatuta, Sozialisten Alderdi Demokratikoko (DPS) liderraren garaipena baieztatu du RTCG telebista-kateak, bozen % 54,15 eskuratu baititu.

Alderdi oposiziogileen gehiengoaren hautagaia, Errusiaren aldeko Fronte Demokratikoko Mladen Bojanic, geratu da bigarren, botoen % 33,24 jasota.

Montenegroko historian Estatuko buruzagitzara aurkeztu den lehen emakumezko hautagaia, Alderdi Sozialdemokratako Draginja Vuksanovic jurista, hirugarren postuan geratu da (botoen % 8,15 lortu ditu). Bozkatzera deituta zeuden herritarren % 63,98k hartu du parte hauteskundeetan.

2006an Serbiarekin osatzen zuen estatutik independentzia lortu zuenez gero, Montenegron presidentetzarako antolatzen diren hirugarren hauteskundeak izan dira.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena