Mundua -
Erreferenduma
Suitzak baiezkoa eman dio atzerritar gaizkileen kanporaketari
Lehenbiziko datuek inkestek aurreikusitakoa konfirmatzen dute. Bozkatutako proposamena UCD muturreko alderdi abertzale eta xenofoboak egin du.
Erredakzioa
Suitzarrek delitu larriak dituzten etorkinak automatikoki kanporatzeko proposamena onartu dute erreferendum baten bidez.
% 52,9k baietz bozkatu dute, aurretik inkestek iragarritako baino ehuneko baxuagoa.
UDC (Zentruko Batasun Demokratikoa) muturreko alderdi abertzalea eta xenofoboaren proposamenaren arabera, krimenak egin dituzte etorkinak automatikoki kanporatuak izango lirateke, gertatutakoaren gainerako egoera eta inguru ekonomiko-soziala kontutan izan gabe.
Proiektu hau Suitzako meskitetan minareteak eraikitzea debekatzen zuen proposamena onartu eta urtebetera bozkatu dute. Minareteen kontuak protestak sortu zituen mundu osoan.
Alderdi polemikoa UDC munduan ospetsu egin zen 2007ko hauteskunde kanpainan Suitza osoa kartelez bete zutenean. Kartel haietan ardi zuriek ardi beltz bat Suitzako lurraldeetatik kanporatzen zuten.
Erreferendumaren emaitzak ez du inor ezustean hartu, izan ere, inkesta guztien arabera, suitzarren gehiengoa UDCren ekimenaren alde agertzen zen. Gobernuaren iritziz, emaitza hori hiritarren beldurraren isla da, Suitzako kartzeletako presoen gehiengoa atzerritarra baita.