Mundua -
Bahiketa, Winsconsinen
Ikasle batek 24 lagun bahituta izan ditu AEBetako institutu batean
Ikasle armatuak ez du inor zauritu. Agintariek ez dakite zein den bahiketaren arrazoia.
Erredakzioa
Ikasle armatu batek 23 ikasle eta irakasle bat bahitu ditu Marinetteko institutu batean, Winsconsinen (AEB). Poliziak iragarri duenez, hainbat orduren ostean denak askatu ditu.
Polizia irakaslearekin harremanetan egon da telefonoz, eta hark bitartekari lanak egin ditu.
Bahitutako inor ez da zauritu. Agintariek ikaslearen gurasoak galdekatu dituzte eta oraindik ez dakite zein izan den bahiketaren arrazoia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea