Mundua -
Torontoko harrapaketa
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira
Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.
agentziak | erredakzioa
Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.
Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.
Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.
Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".
'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.
Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.
Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu.
Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.