Mundua -
Terrorismo islamiarra
9 pertsona atxilotu dituzte terrorismoa leporatuta, Bartzelonan
Talde atxilotuak ustez agiriak faltsutzen zituen eta ondoren sare yihadistei bidaltzen zizkion. Sare horiek agiriak euren operazioetan erabiltzen zituzten.
Erredakzioa
Gutxienez bederatzi lagun atxilotu ditu Polizia Nazionalak Bartzelonako Raval auzoan eta Badalonan, terrorismo islamiarraren sareekin lotura dutelakoan.
Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, gutxienez Ravaleko zazpi etxebizitzatan egin dute operazioa arratsaldean, Bartzelonako erdialdean eta Badalonan.
Atxilotuek ustez agiriak faltsutzen zituzten eta ondoren sare yihadistei bidaltzen zizkioten. Sare horiek agiriak euren operazioetan erabiltzen zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea