Mundua -
Protestak
1.200 lagun baino gehiago atxilotu dituzte Errusian, Putinen aurkako manifestazioetan
Atxiloketen erdiak Moskun egin dituzte; Kremlinaren aurkako pertsonak, gehienak gazteak, Putinen inbestiduraren aldeko taldeek deitutako lekuan bildu dira.
Agentzia | Erredakzioa
Errusiako Poliziak Vladimir Putinen inbestiduraren aurkako 1.200 pertsona baino gehiago atxilotu zituen, larunbat honetan, "Ez da gure presidentea" lelopean izan ziren protestetan, inbestidurarako bi egun falta zirenenean.
Atxiloketa erdiak Moskun egin zituzten; Kremlinaren aurkako pertsonak, gehienak gazteak, Putinen inbestiduraren aldeko taldeek deitutako lekuan bildu ziren. Aldekoen artean, besteak beste, kosakoz jantzitako gizonezkoak zeuden, baita Errusia Batua alderdiko gazteriako kideak ere.
Komunikabide oposiziogileek zuzenean eman zituzten protestak, eta kosakoek manifestatzaile batzuk kolpatu zituztela salatu zuten. Interneten zabaldutako bideoek, aldiz, Poliziak atxiloketa batzuetan indarra erabili zuela erakusten dute.
Agente batek megafonia bidez sakabanatzeko esan zien herritarrei, "indar fisikoa eta neurri bereziak erabiltzeko" mehatxupean.
Manifestatzaileak ez ziren beldurtu, eta Poliziak pasatzen ez uzteko esfortzuak egin arren, ehunka pertsonek trafikoa blokeatu zuten, Pushkinskaya plazatik gertuko kaleetan; 14:00etatik aurrera.
Mijail Fedotov Kremlinaren laguntzaile den Giza Eskubideen Batzordeko buruak azaldu zuenez, Poliziak "alderdi desberdinetako jendeak bere ezberdintasunak ukabilka bukatzea ekiditeko" jardun zuen Moskun.
Errusiako presidenteak garaipen historikoa lortu zuen, 56 milioi herritar baino gehiagoren babesa jasota. 2012an izan zituen 10,5 milioi botoak (45,6 milioi) gainditu zituen; urte hartan Kremlinera itzuli zen, lehen ministro bezala lau urte egin ostean.