Mundua -
Arazo teknikoak
Thalys eta Eurostar abiadura handiko tren zerbitzua eten du Belgikak
Energia-hornidura arazoak direla eta Amsterdam eta Busela Parisekin lotzen dituen linea, eta Bruselatik Londresera doan tren zerbitzua etenda daude.
Erredakzioa
Frantziarako eta Erresuma Baturako abiadura handiko tren zerbitzua denboraldi batez eten du Belgikak, tenperatura baxuek eragindako arazo teknikoak direla eta, enpresak jakinarazi duenez.
Bruselako sarreran Thalys abiadura handiko tren bat ez atzera ez aurrera geratu da energia-hornidura arazo bat dela eta. Horrenbestez, bidaiariak trenetik atera ezinik daude 07:00etatik (08:00ak Euskadin), Belgikako zenbait hedabidek argitaratu dutenez.
Amsterdam eta Busela Parisekin lotzen dituen Thalys abiadura handiko linea, eta Bruselatik Londresera doan Eurostar tren zerbitzua etenda daude.