Mundua -

Afganistaneko mugan

38 pertsona hil dira eta 60 zauritu bi atentatutan Pakistanen

Ordezkaritza politiko bat eta bake batzorde bat bilduta zegoenean jazo da erasoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira eta 60 zauritu gobernuko eraikin baten aurkako bi atentatutan, Afganistaneko mugan dagoen Mohmand (Pakistan) eskualdean, polizi-iturriek jakinarazi duenez.

Mohmandeko Administrazio Politikako arduradunaren bulegoan jazo da erasoa, hain zuzen, ordezkaritza politiko bat eta tribuetako buruzagiek osatutako bake batzorde bat bilduta zegoenean.

Leherketen ostean, Pakistaneko segurtasun indarrek etxeratzeko-agindua ezarri dute.

Yusuf Raza Guilani lehen ministro pakistandarrak atentatua gaitzetsi du ohar baten bidez. Horren hitzetan, "erlijio bat berarekiko errespeturik ez duten matxinoek egin duten eraso krudela eta basatia da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea