Mundua -
WikiLeaks
Erresuma Batura heldu da WikiLeaksen sortzailea atxilotzeko agindua
Antza denez, Assange Hegoaldeko Ingalaterran ezkutatua dago, eta agindua Erresuma Batuko agintariei heldu zaiela baieztatzen bada, baliteke datozen orduotan agertzea.
Erredakzioa
Julian Assange WikiLeakseko sortzailea atxilotzeko Suediak emandako agindua Erresuma Batura heldu da gaur, BBC telebista kateak jakinarazi duenez.
Agindua europar mailakoa da eta Suedian Assangek dituen ustezko sexu-delituengatik epaitua izateko erreklamatzen dute. Ustez Erresuma batuan ezkutatua dagoen Australiako kazetariak ukatu egin ditu akusazio horiek.
Antza denez, Assange Hegoaldeko Ingalaterran ezkutatua dago, eta agindua Erresuma Batuko agintariei heldu zaiela baieztatzen bada, baliteke datozen orduotan agertzea. Poliziak aurkitzen badu, baliteke 24 ordutan epailearen aurrean deklaratzea, Suediara estraditatua izan baino lehen.