Mundua -

Elkarrizketa CBSn

Netanyahu, hildakoei buruz: 'Hilgarriak ez diren metodoak ez dira eraginkorrak Gazan'

Horrela azaldu du Netanyahuk 60 palestinar baino gehiagoren hilketa Gazako protestetan, AEBko Enbaxada Jerusalemera eraman duten egunean.

Israelgo lehen ministroa, sarraskiaren egunean, ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Israelgo lehen ministroa, sarraskiaren egunean, ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Israelgo lehen ministroa, sarraskiaren egunean, ekitaldi batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilgarriak ez diren metodoak ez dira eraginkorrak Gazan, esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak CBS AEBko telebistan egin dioten elkarrizketa batean, bere Armadak herenegun 60 palestinar baino gehiago hil ondoren.

"Edozein modutan egiten saiatzen zara. Edonolako metodoak erabiltzen dituzu. Hilgarriak ez diren metodoekin saiatzen zara, eta ez dira eraginkorrak. Orduan aukera txarrak uzten dizkizute. Tratu txarra da", buruzagi israeldarraren esanetan.

Horrela azaldu du Netanyahuk 60 palestinar baino gehiagoren hilketa Gazako protestetan, AEBko Enbaxada Jerusalemera eraman duten egunean, aurreko astelehenean, Donald Trumpek Tel Avivetik hara eramatea aginduta.

Gainera, Netanyahuk Hamasi aurpegiratu dizkio hildakoak, biktimak bilatzen dituela egotzita.

"Gu ahalik eta biktima gutxien eragiten saiatzen gara. Haiek biktimak izaten saiatzen dira, Israeli presioa sartzeko", erantsi du lehen ministro israeldarrak.

"Zibilak eramaten dituzte lehen lerrora, emakumeak eta umeak, biktimak izateko helburuarekin". Era berean, Netanyahuk esan du Hamasek palestinarrak "ordaindu" egiten diela, protestetan parte har dezaten.

"Tamalez, gauza horiek saihestu daitezke. Hamasek eraman izan ez balitu, ez zen gertatuko", gaineratu du Netanyahuk.

  Riyad Mansur Palestinako enbaxadorea Nazio Batuen Erakundean. Foto: EFE

Riyad Mansur Palestinako enbaxadorea Nazio Batuen Erakundean. Foto: EFE

AEBk ikerketa oztopatu dute berriz

Ameriketako Estatu Batuek Israelgo armadak joan den astelehenean Gazan egindako erasoa defendatu dute eta bakarrik geratu da Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak premiaz burutu duen bileran.

Hainbat Estatuk eta Nazio Batuen Erakundeak berak atzoko erasoa ikertzea eskatu dute eta indarkeriaren erabilera mugatu dezala exijitu diote Israeli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu