Mundua -

Ekainak 12an

Piongiangek AEBrekin egitekoa den bilera kolokan jarri du Hego Koreako maniobrengatik

Ipar Korearen iritzian, maniobra horiek Kimek eta presidente hegokorearrak apirilak 27an sinatu zuten "Panmunjongo Adierazpena" urratu dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Korea ekainak 12an Kim Jong-un buruzagi ipar-korearra eta Donald Trump estatubatuarraren artean egitekoa den goi bilera historikoa bertan behera uztea aztertzen ari da, Hego Koreak eta AEBk elkarrekin egindako maniobrak "probokazioa" direla iritzita.

KCNA Ipar Koreako albiste agentziak jakinarazi duenez, Yonhap hegokorearraren arabera, 'Max Thunder' deitutako maniobrak (Hego Korea eta AEB egiten ari dira) Ipar Korea inbaditzeko entsegua dira, baita "nahita egindako probokazioa" ere.

"Estatu Batuek arretaz aztertu beharko du Ipar Korearekin egingo duen goi-bilerarekin lotura duen guztia, Hego Korearekin egindako ariketa militar probokatzaile horiek ikusi eta gero", dio oharrak.

Ipar Korearen ustean, maniobra horiek Kimek eta presidente hegokorearrak apirilak 27an sinatu zuten "Panmunjongo Adierazpena" urratu dute. Ituna sinatu zuten hiri hori bi Koreen arteko muga dago eta akordioan bake iraunkorraren aldeko konpromisoa hartu, eta penintsula arma nuklearrez uztea adostu zuten.

Maniobrak aurreko ostiralean hasi ziren eta bi asteburuz luzatuko dituzte. 100 bat hegazkinekin egiten ari dira, besteak beste, zortzi F-22 ehiza-hegazkin, radarrak antzematen ez dituenak, baita F-15 ehiza-hegazkin bonbaketariak eta B-52 bonbaketari estrategikoak.

Hego Koreak eta AEBk elkarrekin egin ohi dituzte maniobrak, eta Piongiangen Gobernua aurka agertu da berriz, mehatxutzat jotzen baititu, iparraren inbasioa prestatzen ari direla iritzita.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea Hego Korea Ipar Korea