Mundua -

Protestak hauteskundeen ostean

Lau lagun hil eta beste hamar zauritu dira Haitin izandako istiluetan

Azaroaren 28ko hauteskundeetan izandako emaitzen aurka protesta egiten ari ziren lagunek Hauteskunde Bulegoari eraso egin diotenean gertatu dira liskarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau lagun bat hil eta beste hamar zauritu dira tiroen ondorioz Les Cayesen izandako istiluetan gaur, Haitiko hegoaldean, Louis Jacques Remarais bertako doktoreak baieztatu duenez.

Azaroaren 28ko hauteskundeetan izandako emaitzen aurka protesta egiten ari ziren lagunek Hauteskunde Bulegoari makilekin, armekin, harriekin eta matxetekin eraso egin diotenean gertatu dira liskarrak. Era berean, Port-au-Prince hiriburuan istiluak izan dira.

Michel Martelly Martelly hautagaiaren argazkiak zeramatzaten manifestariek. Hautagai hori hauteskundeetako bigarren itzulitik at geratu da, lehen itzulian hirugarren geratu delako, atzo argitaratutako emaitzen arabera.

Bigarren itzulia urtarrilean izango da. Mirlande Manigat lehen itzuliko irabazleak eta Jude Celestin hautagai ofizialistak parte hartuko dute bigarren norgehiagoka horretan.

Lekuko baten arabera, tiroak entzun dira eta NBEko Egonkortze Misioko (Minustah) soldaduek eta Poliziak ezin izan dute erasoa saihestu. Horrela, bulegoei su eman diete.

Eraso gehiago

Gainera, manifestariek beste bulego batzuei su eman diete Les Cayesen.

Manifestariek zenbait denda, Minustahko lokal bat eta Lebon FM irratia arpilatu dituzte. Lebon FM Carlos Lebon hautagai ofizialistaren irratia da.

Inite alderdi ofizialistaren egoitzari eraso egin diote ehunka manifestarik Port-au-Prince hiriburuan, eta lagun bat tiroz zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea