Mundua -

Venezuelako hauteskundeak

Profila: Horrelakoak dira Madurorekin hauteskundeetan lehian dauden hautagaiak

Javier Bertucci, Henri Falcon eta Reinaldo Quijada dira hauteskundeetan parte hartu duten oposizioko alderdien buruak.

Javier Bertucci hautagaia da Venezuelako hauteskundeetan. EFE.
Javier Bertucci hautagaia da Venezuelako hauteskundeetan. EFE.
Javier Bertucci hautagaia da Venezuelako hauteskundeetan. EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Bertucci

Esperanza para el Cambio (Aldaketarako Itxaropena) alderdiaren eskutik aurkeztu da eta Europaren eta AEBren babesa du. Bere helburu nagusi ditu: soldata minimoa igotzea eta Gobernua herritarrekin eratzea, politikariak alde batera utzita.

Politikan egon aurretik, Bertucci apaiza izan zen Maranatha eliza ebanjelikoan, eta enpresaburua ere bai, izan ere, osagarri medikoak eta elikagaiak merkaturatzeko enpresak ditu. Justiziarekin izan dituen liskarrengatik ere ezaguna da, batez ere, 5.000 tona dieselekin kontrabandoa egiteagatik eta Panamako Paperetan agertzeagatik.

Javier Bertuccik erlijioa erabiltzen du bere diskurtsoetan, eta hauteskunde kanpainan adierazi du Venezuelako presidente berria izango dela Jainkoaren babesa eta oniritzia duelako.

Henri Falcon

Inkesten arabera, hauteskundeetako faboritoa da. Hala ere, hasieran ez zen hautagai izan bere koalizioan, Mesa de Unidad Democratica (Batasun Demokratikorako Mahaia, MUD) ez delako aurkeztu hauteskundeetara. Horregatik, Avanzada Progresista (Aitzindari Progresista) sortu zuen, eta alderdi horrekin aurkeztu du hautagaitza.

Falconek chavismoan hasi zuen ibilbide politikoa, baina ondoren MUD oposizioko koaliziora pasatu zen.

Bi kargu nabarmendu behar dira horren jarduera profesionalean: bi agintalditan jarraian izan da Iribarren hiriko alkate eta bitan izan da Lara estatuko gobernadore.

Bestalde, Falconek elkarrizketak izan ditu Maduroren Gobernuarekin Venezuelako krisiari eta protestei aurre egiteko. Hauteskunde hauetan, Maduro menperatu eta MUDen boto-emaileak erakarri nahi ditu.

Venezuela Henri Falcon. Foto: EFE.

Reinaldo Quijada

UPP89 Unidad Política Popular 89 (Batasun Politiko Popularra 89) alderdiak proposatutako hautagaia, Reinaldo Quijada, azken postuan geratuko da, inkesten arabera. 1960an jaio zen, Suitzan, eta ofizioz ingeniari elektronikoa da. Politikan hasi zenean, Chavez babestu zuen; orain, berriz, morala ezarri nahi du Venezuelako politikan.

Txikitatik ezagutzen du politika mundua, aita, Manuel Quijada, Venezuelako Gobernuaren diplomazialaria izan baitzen Genevan. Aita ezkerreko ideologietatik oso gertu zegoen, baina unibertsitate garaian hobeto ezagutu zituen Reinaldo Quijadak pentsamendu horiek, Simon Bolivar unibertsitatean bereziki. 1987an, MAS Movimiento al Socialismo (Sozialismorako Mugimendua) alderdiarekin harremana izan zuen, baina 1992an Hugo Chavezek Estatu kolpea eman arte ez zen politikan bete-betean sartu.

Politikaz aparte, artikuluak idazten ditu Venezuelako hainbat hedabidetan eta lau lan-antzezlan kaleratu ditu (La comuna o la hora de las luciérnagas, tartean)

REINALDO QUIJADA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hauteskundeak Gaurko azken ordukoa Venezuela Latinoamerika albisteak