Mundua -

Informazio kontraesankorra

Irango telebista ofizialak ukatu egin du Sakineh Ashtiani aske dagoela

Aldez aurretik, Harriketatzearen aurkako Nazioarteko Batzordeak iragarri zuen emakumezkoa aske utzi dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Press TV Iraneko telebista kate ofizialak gezurtatu egin du gaur Sakineh Ashtiani, adulterioa egotzita heriotza zigorra ezarri zioten emakumea, aske utzi dutela.

Aldez aurretik, Harriketatzearen aurkako Nazioarteko Batzordeak iragarri zuen Ashtiani bera, haren semea eta Alemaniako bi kazetari aske utzi zituztela.

Emakumezkoa etxean agertzen zen irudi batzuk ere erakutsi zituzten, baina Press TVren arabera, hari egotzitako delituei buruzko dokumental batenak ziren.

"Informazio kontraesankorrak" ikusita, Batzordea gertatutakoa ikertzen ari da. Telebista ofizialak iragarritakoa egia izango balitz, Batzordeak salatu du Giza Eskubideen beste urraketa bat izango litzatekeela, berari buruzko dokumentalean parte hartzera behartu dutelako.

Bere aldetik, Iranek kritikatu du Mendebaldeko herrialdeek interes politikoa dutela Sakineh Ashtianiren auzian.

Ashtianiri adulterioa eta senarra hil izana egotzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea