Mundua -
Iruzkina
Nick Clegg, ikasleak eta unibertsitateen matrikulak
Liberal-demokratek ez dute hitza bete, eta goi mailako hezkuntza ia doanekoa izatea egin baino, garestitu egitea onartu dute.
Jesus Torquemada
Nick Clegg eta Alderdi Liberal Demokrata politikoki oso kaltetuta atera dira Britainia Handiko Unibertsitate matrikulen auzitik.
Cleggek eta bere alderdiak aukera handiak izan dituzte, Britainia Handiko politikan, azken hamarkadetan nagusitasuna izan duten Alderdi kontserbadore eta Laboristaren alternatina izateko.
Liberal-demokratek kontserbadoreekin koalizioa osatzean, aurrez hitz emandako arlo batzuk ez betetzea ekarri du.
Cleggek lau haizetara zabaldu zuen unibertsitate tasak bertan behera utziko zituela, goi mailako hezkuntza ia-ia doanekoa izan arte. Gobernuak, ordea, murrizketa handiak egin behar izan ditu gastu publikoan, besteak beste unibertsitatera bideratutako diru laguntzetan nabaritu da hori. Tasak desagertu ez baino hirukoiztu egingo dira.
Ikasleek interes txikian maileguak eskatu ahal izango dituzte, eta behin lan merkatuan sartzen direnean ordaindu. Asaldu egin dira eta kalera irten protesta egitera.
Alderdi Liberal Demokrataren baitan batzuk matxinatu egin dira, 21 diputatuk lege berriaren kontra bozkatu dute eta beste 8 abstenitu egin dira.