Mundua -
Suedia
Hildako bat eta zauritu bi Stockholmen bi autok eztanda eginda
Gertaera 17:20ean izan da, ostiralean 2010ko Nobel Sariak banatu zituzten Concert Halletik oso gertu. Azken informazioek hildakoa terrorista suizida bat dela diote.
Erredakzioa
Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez, gutxienez pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira Stockholmeko merkataritza gunean auto biren eztandaren ondorioz.
Iturri horiek ez dute leherketen arrazoien berri eman, baina ez dute baztertzen bonba-autoen bidez eragindako leherketa izatea. Horren arabera, hildakoa terrorista suizida bat izango litzateke. Eztanda 17:20ean izan da eta bi autoen artean 400 metro inguruko distantzia zegoen.
Gertaera izandako lekua Suediako hiriburuko hirigunean dago, ostiralean 2010eko Nobel Sariak banatu zituzten Concert Hall antzokitik oso gertu. Bi autoen artean 400 metro inguruko distantzia zegoen. Gaur, Stockholmen, Nobel Sariaren irabazleek afaria ospatzen ari dira.