Mundua -

Hildako bat eta bi zauritu

Stockholmeko leherketa atentatua izan dela baieztatu du Suediak

Gertatutakoa Afganistaneko gerrarekin eta Lars Vilksen Mahomaren karikaturekin erlazionatzen duen emailaren inguruan ondorio arinik ez ateratzeko eskatu du Suediako lehen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carl Bildt Suediako Kanpo Arazoetarako ministroaren arabera, Stockholmen atzo, larunbata, izandako leherketak terroristen erasoa izan zen; bertan pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren.

Bi leherketok hiriaren auzo jendetsu batetik 200 bat metrora gertatu ziren eta horietako batek auto bat suntsitu zuen. Larrialdi zerbitzuak bertan dira gertatutakoa argitzeko lanak egiten.

Aftonbladet egunkari suediarraren web gunean agertzen denez, hildakoak elkarri lotutako sei kartutxo zeramatzan soinean, horietako batek baino ez eztanda egin zuen; baita iltzez eta objektu metalikoez betetako motxila bat ere, normalean leherketak ''zikintzeko'' eta kalte handiagoak lortzeko erabilitakoak.

Inguruan zegoen mediku batek esan du, DN.es web gunearen arabera, hilotzak ez zeukala inolako zauririk aurpegian ez soinean. "Sabelean eztanda egin zuen zer edo zer zeramala ematen du".

Abisua e-postaz

Halaber, TT suediar agentziak esan duenez, Afganistango gerra eta Lars Vilks artistak egindako Mahomaren karikatura lotzen dituen mezu bat jaso zuen leherketa gertatu aurretik.

Mezua leherketak gertatu baino hamar minutu lehenago izan ziren. Mezuan, suedieraz eta arabieraz grabatutako soinu-artxiboak zeuden atxikita.

Artxiboetan agertzen den ahotsa Suediari eta herri suediarrari zuzentzen zaio, eta Vilksen karikaturen aurrean eta Afganistango gerran Suediako parte hartzearen aurrean herriak ezer ez esatea kritikatzen du.

Ondorio arinik ez

Fredrick Reinfeldt Suediako lehen ministroak atentatua "onartezina" eta "maltzurra" izan dela adierazi du.

Hala ere, gertatutako bi leherketak pertsona batek e-postaz Polizia eta Ttagentziari bidalitako korreoarekin erlazionatuta dagoen ala ez oraindik konfirmatu gabe dagoela ohartarazi du Reinfeldtek.

Hori dela eta, lehen ministroak lasaitasuna eta gertatutakoaren inguruan "ondorio arinik" ez ateratzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea