Mundua -

EBOLAren aurkako txertoak

Kenyako zientzialariek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituztela iragarri dute

Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi jatorri ezberdini egin ahalko diete aurre.

Munduko Osasun Erakundeko langile batek txerto bat erakusten. Argazkia: EFE.
Munduko Osasun Erakundeko langile batek txerto bat erakusten.
Munduko Osasun Erakundeko langile batek txerto bat erakusten. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kenyako zientzialari talde batek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituela eta gizakiengan zein ondorio dituzten aztertzen ari dela iragarri du, The Standard egunkariak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Txerto horien segurtasuna aztertzeko probak egiten ari direla esan dute Kenyako Ikerketa Medikorako Institutuko zientzialariek. Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi jatorri ezberdini egin ahalko diete aurre.

Txertoa ikertzen ari diren laborategiko zuzendariaren hitzetan, aurkikuntza honi esker ebolaren aurkako txertoa sortzeko bidean "aurrerapauso handia" egin dute.

2017an, ikerketaren bigarren fasea hasi zuten, eta 122 lagunek jaso zituzten bi txertoak.

Zientzialariek, baina, sei hilabete eman beharko dituzte zain, datuak aztertu eta ondorioak atera ahal izateko.

Orain arte, gutxienez, ebolarekin lotutako 45 kasu detektatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Ebola Albisteak Txertoak