Mundua -

Krisia Italiako Gobernuan

Agintean jarraitzea jokoan du gaur Berlusconik

Italiako lehen ministroak egun erabakigarria du astearte honetan. Izan ere, Senatuan haren kontrako konfiantza mozioa bozkatuko dute, eta zentsura mozioa Diputatuen Ganberan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak agintean jarraitzea boto gutxiko aldeaz erabakiko da gaur, Parlamentuan bozkatzekoa den zentsura mozioan.

Berlusconik 12 orduko maratoi parlamentarioa egin du astelehen honetan Senatuan eta Diputatuen Ganberan, zentsura mozioa eztabaidatzeko saioetan, eta gaur 24 ordu erabakigarri ditu. Izan ere, bi balizko amaiera daude: ''Il Cavaliere'' Gobernutik kanporatzea, edo agintean jarraitzea, baina gehiengo txikiarekin.

Lehen ministroak erraza du bozketa irabaztea Parlamentuan, baina zailagoa du Diputatuen Ganberan, gehiengo osoa galdu egin baitu.

Atzo, Berlusconik aliantza eskaini zien talde moderatuei, zentristei batik bat, baina haiek ezetz esan zioten.

Finiren jarraitzaileak, zalantzan

Berlusconik dei egin die Gianfranco Finiren (aliatu ohia) jarraitzaileei Gobernu akordioa egiteko.

Talde horren 35 parlamentarioetatik, seik ez dakite oraindik zer bozkatu, eta haien eskuetan egongo da lehen ministroaren etorkizuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea