Mundua -

Krisia

Istiluak Atenasen, greba orokorraren egunean

Istilu bortitzak izan dira gaur Atenasen, manifestazio jendetsu batean; Gobernuak ezarritako neurri zorrotzen aurka aurten deitutako zortzigarren greba orokorra da gaurkoa Grezian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istilu bortitzak izan dira gaur Atenasen, manifestazio jendetsu batean; Gobernuak ezarritako neurri zorrotzen aurka aurten deitutako zortzigarren greba orokorra da gaurkoa Grezian.

Milaka lagunek parte hartu dute eguerdian gehiengoa duten sindikatuek Grezia osoan deitutako manifestazioetan.

Kaputxadunen talde erradikalek bonba su-eragileak eta harriak bota dituzte zenbait eraikin publikoren eta unibertsitatearen aurka; istiluen aurkako poliziek manifestariak sakabanatu dituzte Greziako Parlamentuaren inguruetan, zougla.gr. Interneteko atariak jakinarazi duenez.

Beste istilu batean, Garraio ministro eta Europako komisario ohia kolpatu dute manifestariek kaletik zihoanean; Poliziak babestu behar izan du.

Aireportuak itxita daude gaur, treneko eta itsasoko garraioa ia geldituta dago, eta errepideetako joan-etorrietan ere eragin handia izan du grebak. Ospitaleetan, kasu larriak artatzen dituzte soilik.

Halaber, epaitegietan, ministerioetan, zerga-bulegoetan, haurtzaindegietan eta bankuetan gutxieneko zerbitzuak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea