Mundua -

Aipamena

Facebooken sortzailea urteko pertsonaia izendatu du 'Time'k

New Yorkeko Time aldizkariak Mark Zuckerberg estatubatuarra goraipatu du, gizartea aldatu duelako sare sozialarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Time aldizkariak Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea goraipatu du 2010eko urteko pertsonaia bezala. Horregatik, sare sozialaren egilea aldizkariko lehenengo orrialdean azalduko da.

Zuckerbergek lekua kendu dio Julian Assangeri, Wikileaks filtrazioen web orrialdeen sortzaileari. Azken hori, zibernauten aldetik boto gehien jaso dituen pertsona da.

Aldizkariak Zuckerberg aukeratu du honako arrazoi hauengatik: "500 milioi pertsona konektatzeagatik, informazioa partekatzeko sistema berri bat sortzeagatik eta geure bizitzak bizitzeko modua aldatzeagatik".

Facebookek hainbat hizkuntzatan du bere bertsioa. Sare sozial horretan erabiltzaileek mezuak bidali eta argazkiak erakutsi ahal dituzte, lagunen taldeak sortzeko aukera izateaz gain.

Zuckerbergen bizitza pantaila handira eraman dute La red social filmean. 26 urte dituela, Facebookeko sortzailea Forbes aldizkarian azaltzen diren pertsona aberatsen artean gazteena da.

Azkenaldian, Facebookek kritikak jaso ditu Wikileakseko jarraitzaile ziberaktibista batzuen profila ixteagatik. Horrez gain, zentsuratu egin dute herralde batzuetan; Txinan eta Iranen, besteak beste.

Assangek jaso ditu herritarren boto gehien

Julian Assangek jaso ditu herritarren aldetik boto gehien (380.000 boto baino gehiago); bigarren postua Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak lortu du (230.000 boto) eta hirugarren postua Lady Gagarentzat izan da (146.000 boto). Herritarren boto gehien jaso dituztenen zerrendan, Zuckerbergek hamargarren postuan amaitu du 18.000 botorekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea