Mundua -

Biktimak

109 pertsona hil dira jada Guatemalako Fuego sumendiaren erupzioa dela eta

Errauts toxikoek Guatemala erdia baino gehiago estali dute, laborantza guneak barne.

Guatemalako Fuego sumendia. Argazkia: EFE.
Guatemalako Fuego sumendia.
Guatemalako Fuego sumendia. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

109 pertsona hil dira jada Guatemalan Fuego sumendiaren erupzioa dela eta, Guatemalako agintariek jakitera eman dutenez.

Sumendiaren erupzioaren ondorioz, 1,7 herritar kaltetu dira, 12.407 pertsona ebakuatu dituzte, 7.393 artatu behar izan dituzte, 4.137 eman behar izan diete ostatua, 197 desagertu dira eta 58 zauritu dira, larrialdietarako zerbitzuen arabera.

Bestalde, bertan behera utzi izan behar dituzte bilaketa eta erreskate lanak, "inguruko baldintzak direla eta, eroritako materiala oraindik bero baitago".

Hondamendiak epe luzean eragin dezakeen kalte ekonomikoagatik arduratuta daude Gurutze Gorria eta Ilargi Gorria elkarteak.

Errauts toxikoek Guatemalaren erdia baino gehiago estali dute, laborantza guneak barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Guatemala Sumendien erupzioek kaltetutakoak Munduan aktibo dauden sumendiak