Mundua -

Iruzkina

EBK: erabaki zuzena, baina inportanteena falta da

Europako agintariek monetaren batasuna indartu dute, baina batasun ekonomikoa alde batera utzi dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuzena da erreskate funtsa egonkorra sortzeko Europar Batasunak hartu duen erabakia. Zehatz esanda, beharrezkoa zen euroaren etorkizuna bermatzeko. Zuzena da, baita ere, kapitala bikoizteko Europako Banku Zentralak hartu duen erabakia, baliabide gehiago izango ditu esku-hartzeko.

Horrek ez du esanahi, hala ere, halabeharrez, zorren merkatuak berehala lasaituko direnik. Diru funtsa egonkorra 2013ko ekainean sartuko da indarrean, eta ordura arte tentsiopean jarraituko dute zorrarekin arazoak dituzten herrialdeek.

Garrantzitsua da, oso, Europako agintariek euroa babestuz helarazi duten mezua. Baina arazo bat dago: alde batera geratzen da Maastrichteko hitzarmenak ezarritako txanpon eta Batasun ekonomikoaren zati bat. Txanpon edo diru batasuna indartu egiten dute, baina alde batera utzi batasun ekonomikoa.

Ekonomialari askok esan zuten txanpon batasuna egiteko batasun ekonomikoa egin behar zela. Euroaren krisiak horixe berresten du , baina lehen bezala jarraitzen dute, zezen horri adarretatik heldu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea