Mundua -

Aske, Ingalaterran

Assange: 'Wikileaksi egindako eraso gehienak bankuek egin zituzten'

Horrez gain, Suediara estraditatzeko saiakerak (bertan sexu-delituak egozten dizkiote) "gezur kanpaina" batek bultzatuta izan direla esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileaksen sortzaileak salatu duenez, Wikileaksek jasan dituen eraso gehienak ez zituzten Gbernuek egin, Dubaiko, Suitzako, Erresuma Batuko eta AEBetako bankuek baizik.

Atzo, osteguna, aske utzi zuten Assange -bermepean- eta gaur zabaldu duenez, Suediara estraditatzeko saiakerak (bertan sexu-delituak egozten dizkiote) "gezur kanpaina" batek bultzatuta izan direla esan du. Halaber, argi utzi nahi izan du sekretupeko agiriak aireratzeko web guneak berarekin edo bera gabe jarraituko duela.

Datorren epaiketa arte bere egoitzan egindako elkarrizketaren eta BBCk jasotako adierazpenen arabera, "hainbat interes dago -pertsonalak, etxekoak eta nazioartekoak- prozesu honen bidez elikatzen, bultzatzen eta sendotzen ari direnak".

Australiarraren arabera, bere inguruan gertatzen ari den guztiak "hainbat gauza garrantzitsu utzi ditu agerian (...) Europako zenbait gauza kezkagarri". "Adibidez, herrialde europar bateko pertsona bat beste herrialde batera bidaltzeko estradizioa burutu daiteke, inolako probarik izan gabe".

Assange Suediak igorritako euroagindu baten bidez atxilotu zuten; bertan, Wikileakseko bi laguntzailek sexu erasoak eta jazarpena egitea leporatu diote. Polizia britainiarrak aurreko astean atxilotu zuen australiarra ''euroagindu'' horretan oinarrituta eta orain bertako justiziak erabaki beharko du estraditatu ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea