Mundua -

Ihesaldia, Nuevo Laredon

151 presok Mexikoko kartzela batetik egin dute ihes

Espetxeko bost langilek ere haiekin alde egin dute. Kartzelako zuzendaria eta estatuko espetxeetako zuzendari nagusiak kargugabetu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

151 presok Nuevo Laredoko (Mexiko), AEBetako Laredo hiriarekin mugan, kartzela batetik egin dute ihes, zerbitzugunetik.

"Kontroleko neurri eraginkorren gabezia eta bertako agintariek ematen duten babesa negargarria da, horrek kartzeletan ihesaldi asko ematea eragin du, erkidegoko segurtasuna arriskuan jarriz", Mexikoko Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Ihesaldia ostegun gaua eta gaurko goizaldearen artean eman zen Nuevo Laredon, duela urte askotatik Mexikoko narkotrafikoaren agintariena den gune batean.

Gertakariaren erantzukizuna kartzelako bost langilerengan ezarri zuten, eta horietako batzuk errudunekin ihes egitea erabaki zuten.

Bai kartzelako zuzendaria, baita estatuko espetxeetako Horacio Sepulveda zuzendari nagusia, euren karguetatik kendu dituzte gertakariaren berri jakin ostean.

Gertakizun honekin 342 presok euren kartzeletatik ihes egin dute, horietatik gehienak ihesaldi jendetsuak izan dira, azken orduetan emandakoa bezalakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea