Mundua -

Presidentearen egitasmoa

Zezenketen debekuaren gaineko herri galdeketa egingo dute Ekuadorren

Hedabideak arautzeko komunikazio legea eta kasinoen debekuari buruzko iritzia ere emango dute herritarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Correo Ecuadorreko presidenteak zezenketen debekuaren gaineko herri galdeketa egingo duela iragarri du.

"Indarkeria segurtasun ezaren oinarria da", adierazi du Correak hartutako erabakia argudiatzeko.

"Animalia bati tratu txarrak ematea indarkeria da. Tiroak tartean daudenean ere, indarkeria da. Baina badago egiturazko indarkeria ere, aberatsen eta txiroen arteko ezberdintasunak", gaineratu du mandatariak.

Zezenketez gain, herritarren segurtasun ezari aurre egiteko konstituzioaren erreformak, hedabideak arautzeko komunikazio legea eta kasinoen debekuari buruzko iritzia ere emango dute herritarrek herri galdeketa horretan.

Oligarkiak proposamena begi onez ikusiko ez duela jakin badaki Ekuadorreko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea