Mundua -
Hauteskundeen biharamunean
Lukashenko presidentearen zazpi aurkari atxilotu dituzte Bielorrusian
Barne ministerioak ez ditu atxiloketak baieztatu, baina hauteskunde eguneko istiluen antolatzaileei 15 urteko kartzela-zigorra ezarri liezaieketela iragarri du.
Erredakzioa
Hauteskunde eguneko istiluen biharamunean, Bielorrusiako oposizioko alderdiek Alexander Lukashenko presidentearen bederatzi aurkarietako zazpiren atxiloketa salatu dute.
Datu ofizialen arabera, Lukashenko Bielorrusiako egungo presidenteak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 79,67 lortuta. Garaipen honi esker, Lukashenko Estatuaren buru izaten jarraituko luke beste bost urtetan. 1994tik da Bielorrusiako presidentea.
Atxilotutako hautagaien artean Nikolai Statskevich, Vladimir Nekliayev eta Andrei Sannikov daude.
Poliziak emandako kolpe baten ondorioz garunean lesioa zuen Nekliayevek eta ospitaleratuta zegoen. Hainbat ezezagunek ospitalera joan eta bahitu dutela jakinarazi dio emazteak Interfax Errusiako albiste agentziari.
Bielorrusiako hedabide digitalen arabera, Grigori Kostusev, Ales Mijalevich, Dmitri Uss eta Vitali Rimashevski ere atxilotu dituzte.
Barne ministerioak ez ditu atxiloketak baieztatu, baina hauteskunde eguneko istiluen antolatzaileei 15 urteko kartzela-zigorra ezarri liezaieketela iragarri du.
Milaka manifestari hauteskunde iruzurra salatzeko bildu ziren atzo Bielorrusiako hiriburuko erdigunean, eta Gobernuaren egoitzamenpean hartzen saiatu ziren.