Mundua -

Venezuelako Gobernua

Cabello Venezuelako Asanblea Konstituziogileko presidente izendatu dute

Cabello ahobatez aukeratu dute posturako eta, botazioaren ostean, berehala karguaren zina egin du.

Diosdado Cabello karguaren zina egiten. Argazkia: EFE.
Diosdado Cabello karguaren zina egiten. Argazkia: EFE.
Diosdado Cabello karguaren zina egiten. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

 

Diosdado Cabello Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko presidenteordea Asanblea Konstituziogile Nazionaleko presidente izendatu dute asteazken honetan; Delcy Rodriguezen ordezkoa izango da, joan den astean Venezuelako presidenteordea izendatua izan ostean.

Venezuelako albiste-agentziaren informazioen arabera, Cabello ahobatez aukeratu dute posturako eta botazioaren ostean berehala karguaren zina egin du.

"Aintzakotzat har ezazue soldadu hau, ez baitut atsedenik hartuko memento baten ere", esan du Cabellok kargua hartu ostean.

Nicolas Maduro presidenteak, berriz, herriaren birmoldaketa azpimarratu du; besteak beste, Tareck El Aissami ordura arteko presidenteordea ekonomia gaietarako arduradun izendatu zuen joan den astean ere. Rodriguezek, maiatzaren 20ko hauteskundeen ostean, "hasiera berri bat" lortzeko helburua daukala esan du Madurok.

Madurok "adiskidetzeko" garaia abiatu nahi du Venezuelan, Hugo Chavezen heriotzarekin hasi zen krisi ekonomiko eta sozialari amaiera emateko.

Hala ere, oposizioak eta nazioartekoak ez dituzte maiatzaren 20 hauteskundeak onartu eta aurten hauteskunde libreak deitzeko eskatu diote Madurori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Venezuela Nicolás Maduro