Mundua -
Hauteskundeen ondoren
Boli Kosta, gerra zibiletik oso gertu
Tentsioak gora egiten ari du etengabe eta, ondorioz, Frantziak herrialdetik ateratzea gomendatu die herritarrei. Laguntza ekonomikoak eten dira eta AIk bahiketak, bortxaketak eta hilketak salatu ditu.
Erredakzioa
Nazio Batuen Elkartearen (NBE) arabera, Boli Kostan gerra zibili hastear dago Laurent Gbagbo kargua uzten duen presidenteak boterea usteari ezetz esan eta gero. Horixe eskatu zioten NBEk eta nazioarteak Alassane Ouattara lehen ministro ohiaren aurkako hauteskundeetan galtzaile atera ondoten.
Gainera, Amnistia Internazionalak (AI) bertako segurtasun indarrei desagertzeak, bahiketak, bidegabeko atxiloketak eta hilketak leporatzen dizkiete iragan azaroaren 28ko hauteskundeen ostean sortutako indarkeria egoeran. Ouattarako ministroaren esanetan krisia gainditzeko indarkeria baino beste biderik ez dago.
Gbagbo bere burua garaile izendatu zuen, Ouattarak sortutako aukerako gobernua desegitea eskatu eta egoera aztertzeko nazioarteko batzorde baten sorrera proposatuz. Ouattara lehen ministro ohia hauteskundeen garaile bezala onartu du nazioarteak eta Outtarak berak Gbagboren kontrako desobedientzia zibila eskatu du.
Frantziarrei, herrialdetik ateratzeko gomendioa
Frantziako Gobernuak, tentsioak gora doala ikusita, Boli Kostatik ateratzeko gomendioa egin die bere herritarrei. Iturri diplomatikoen arabera, Boli Kostan 15.000 frantziar inguru bizi dira. Frantziak, gainera, kontingente militarra dauka bertan.