Mundua -

Protestak Italian

Ikasleak Italian manifestatu dira unibertsitateko erreformaren aurka

30.000 ikasle baino gehiagok Erromako ekialdeko auzoak inbaditu dituzte Berlusconiren Gobernuko erreformaren aurka protestatzeko. Ikasleen ordezkaritza Napolitanorekin bilduko da gaur.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromako La Sapienzako Unibertsitateko Ikasleen Elkarteko ordezkaritza bat Giorgio Napolitano Italiako Errepublikako presidentearekin bilduko da gaur.

30.000 ikasle baino gehiagok, manifestazioaren antolatzaileek adierazi dutenez, Erromako ekialdeko auzoak inbaditu dituzte unibertsitateko erreformaren aurka protestatzeko. Erreforma hori Maria Stella Gelmini Hezkuntza ministroak bultzatu du eta gaur bozkatuko dute Senatuan aurrera aterako ote den jakiteko.

Unibertsitateko ikasleek poliziarekin istiluak sortu dituzte azken asteetan dekretuaren aurkako protestan. Poliziak, beraz, “zonalde gorria” deitutakoa blokeatu egin du; besteak beste, Erromako zentroa, Senatuak dituen eraikinak, Diputatuen Ganbara eta zenbait ministerio, Hezkuntzako Ministerioa bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea