Mundua -

Tentsioa, maila gorenean

Seulek inoiz egin dituen ariketa militar handienak jarri ditu abian

Ipar Koreari etorkizunean erasoak egiteko asmoa kentzeko helburua duela aitortu du Hego Koreako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Koreako Armadak inoiz egin dituen ariketa militar handienak jarri ditu abian Ipar Koreako mugatik gertu. 105 arma mota erabiliko dituzte, tankeen kontrako misilak, helikopteroak, misilak eta gerra hegazkinak tarteko.

800 soldadu inguruk parte hartuko dute Seul iparraldean dagoen Pocheonen egingo dituzten ariketa militarretan. Ipar Koreari etorkizunean erasoak egiteko asmoa kentzeko helburua duela aitortu du Hego Koreako Gobernuak.

AEB ariketa horien alde agertu da. "Ariketen berri nahikoa garaiz eman zela pentsatzen dut. Gardenak direla uste dut eta defentsarako helburua duela, beraz, ez luke Ipar Korearen erantzunik merezi", adierazi du Robert Gibbs Etxe Zuriaren bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea