Mundua -

Normaltasunera bueltan

Ehunka bidaiarik gaua eman dute Pariseko eta Bruselako aireportuetan

500-700 pertsona Gabon gaua eman dute Bruselako aireportuan eta beste 200 hegaldia hartu ezinik geratu dira Pariseko Charles de Gaullekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka bidaiari ezin izan dute euren familiekin Gabon gaua ospatu eta Pariseko eta Bruselako aireportuetan eman dute gaua, elurteak direla eta. Azken orduetan egoerak hobera egin du eta Gabon egunean arazo gutxiago espero dira.

500-700 pertsona Gabon gaua eman dute Bruselako aireportuan eta beste 200 hegaldia hartu ezinik geratu dira Pariseko Charles de Gaullekoan.

Pariseko aireportu nagusian 400 hegalditik gora bertan behera utzi zituztenez, guztira, 30.000 lagunek ezin izan zuten haien hegaldia hartu edo atzerapen handiak izan zituzten.

Bruselako aireportuko bozeramaile baten arabera, pista guztiak irekita daude eta aire-trafikoa normaltasunera bueltatu beharko litzateke larunbat honetan.

Hegazkinen izotza kentzeko likidoa lortu dutenez, normaltasuna da nagusi Parisen ere. Atzo hainbat hegaldi bertan behera utzi zituzten arrazoi horregatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea