Mundua -

Urtemuga

Sei urte bete dira tsunami batek Indonesia astindu zuela

Indonesia, India, Sri Lanka eta Tailandia izan ziren hildako gehien eta horregatik, nazioarteko laguntza bertara heldu zen lehenengoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei urte bete dira XXI. mendeko tsunamirik indartsuenak 230.000 hildako inguru eragin zituela, gehienak Indonesian.

5.395 hildako izan ziren Tailandiako hegoaldean, tartean 37 herrialde ezberdinetako 2.248 lagun, eta horietako 2.817 desagertuta daude.

Tsunamiak Acehko probintzian, Sumatrako uhartearen iparraldean, eragin zituen kalte gehien. Hain zuzen, Acehko kostaren aurrez aurre jo zuten olatuek indar handiagoz eta bertan izan zen 9,1 graduko lurrikararen ondorioz, tsunamia.

Hogei minutu beranduago, hamar metroko olatuak izan ziren eta hirugarren astinduan, berriz, bost metroko olatuak.

Indonesia, India, Sri Lanka eta Tailandia izan ziren hildako gehien eta horregatik, nazioarteko laguntza bertara heldu zen lehenengoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea