Mundua -

Denboralea

AEBak larrialdi egoeran, elurra dela eta

-Estocolmo: -22ºC, tenperatura baxuena 1943tik.
-Francia eta Polonia: 3 hildako.
-Mosku: 200.000 lagun argindarrik gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekialdeko kostan larrialdi egoera ezarri dute AEBko agintariek, elurra eta haize indartsuak direla eta.

Guztira 1.500 hegaldi inguru bertan behera utzi dituzte eta milioika bidaiari hegaldiak hartu ezinik geratu dira, Eguberriko oporretatik bueltan.

New Yorken eta Massachussetsen espero dituzte elurte zakarrenak. Hain zuzen, mila hegalditik gora bertan behera utzi dituzte New Yorkeko hiru aireportutan; izane ere, LaGuardia, John F. Kennedy eta Newark aireportuak itxita daude.

Europako egoera

Zero azpiko tenperaturak nagusi dira europar kontinentean. Orain dela 17 urte ez zuela elurrik egiten Frantzian, Suedian, Suitzan eta Britainia Handian.

Holandan, halaber, 1940tik ez zuten halako negu hotzik, eta Estokolmon termometroak -22ºCtan kokatu dira, tenperatura baxuenak 1943tik.

Bestalde, 400 hegaldi bertan behera utzi dituzte Frankfurt eta Munich artean (Alemania), eta hiru pertsona hil dira Frantzian eta Polonian hotza dela eta.

455 udalerrietako 200.000 lagun argindarrik gabe geratu ziren atzo Moskun. Gainera, Errusiako hiriburuko aireportu nagusia atzotik itxita dagoenez, 8.000 pertsona bidaiatu ezinik daude eta 100 hegalditik gora bertan behera utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea