Mundua -

GOBERNU KRISIA ALEMANIAN

Merkelek migrazioari buruzko akordioa lortu du Seehoferrekin, gobernu krisia itxiz

Barne ministroak dimisioa emateko mehatxua egin ostean, gobernu koalizioa osatzen duten CSU eta CDU alderdiek asilo politikak gogortzeko akordioa lortu dute. Igarotze zentroak ere sortuko ditu.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Artxiboko argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Artxiboko argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak migrazio politikari buruzko akordioa lortu du gobernu koalizioa osatzen duen CSU alderdiarekin, Horst Seehofer Barne ministro eta CSUko buruak asteburuan dimisioa emateko mehatxua egin ostean. Alemaniako migrazio eta asilo politika dela eta, aspalditik izan du aurrez aurrekoa Seehoferrek Angela Merkel kantzilerrarekin, eta presioa egiteko egin zuen azken keinu hori. Akordioaren arabera, Alemaniak migrazio politika gogortuko du: Alemaniara iritsi baino lehen Europar Batasuneko beste herrialde batean izena eman duten migratzaileak kanporatuko ditu, eta "igarotze zentroak" sortuko ditu.

CDU eta CSU alderdien arteko akordioak Seehoferrek dimisioa ematea eragotzi du. "Igarotze zentro" horiek sortzeko erabakiak kontserbadoreen nahiak ase ditu, baina ikusteko dago koalizio gobernua osatzen duen SPDko sozialdemokratek erabakia onartzen duten. Izan ere, 2015ean mota horretako zentroak sortzearen kontra agertu ziren. Gaur 18:00etan egingo duten bileran jorratuko dute gaia.

Merkelen iritziz, bere alderdiaren (CDU) eta CSUren arteko adostasuna "oso ona" da.

Annegret Kramp-Karrenbauer CDUko idazkari nagusiak adierazi duenez, Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan erregistratu diren migratzaileak baztertuko ditu Alemaniak. Halaber, "igarotze zentroak" itxiak izango dira eta migratzaileek ezingo dute bertatik irten, espedientea amaitu eta Alemanian gera daitezkeen ala ez ebatzi arte.

Bestalde, asilo eskariak ezezkoa jasoz gero, zentro horietatik Europara sartzeko erabili duten herrialdeetara kanporatuko ditu migratzaileak Alemaniak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Euskal Herria Alemania albisteak Angela Merkel bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan albisteak