Mundua -

Iruzkina

Langile autonomoen iraultza, Kuban

Orain, Granma egunkari ofizialak langile autonomo izateko dei egin die kubatarrei.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kuban benetako iraultza gertatzen ari da egunotan. 100.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute jada autonomo gisa lan egin ahal izateko baimena.

Orain arte ortodoxia komunistaren zaintzaile izan den Granma egunkari ofizialak langile autonomo izatera animatzen ditu orain kubatarrak. Baimen horiek ematea atzeratzen duten burokratekiko kritiko azaldu zen, atzo argitaratutako artikulu batean.

Raul Castrok duela bi aste hitzaldi batean botatako esaldi ezagun horren ondoren gertatu da hori: “Edo zuzendu egiten dugu edo hondoratu egingo gara”. Horiexek izan ziren Castroren hitzak. Milloi erdi funtzionarioren karguak desegiteko proiektua aurrera eraman nahi du Castrok. Horrek langabezia handia sor lezake, eta hori sahiesteko, langile autonomo bihurtzea da irtenbidea.

Horregatik, 200dik gora dira autonomo gisa egin daitezkeen jarduerak, ile-apaintzaile lanetik hasi eta kaleko janari salmenta edo etxeko konponketa zerbitzuetaraino.

Ofizialki, eredu kubatarra ez da aldatuko. Estatu sozialista izaten jarraituko du, planifikatutako ekonomiarekin. Oraingoz Castrok ez du Txina edo Vietnam iritsi diren eredura iristeko asmorik.

Oraingoan ematen du erreforma benetakoa dela eta Kubako ekonomia aldaketa handiak izaten has daitekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea