Mundua -

Belgika

Houtart apaiz belgikar ezagunak adingabe bat bortxatu zuela aitortu du

Apaiz eta soziologo martxistak 8 urteko lehengusuari sexu-gehiagikeriak egin zizkiola aitortu du. Era berean, Bakearen Nobel sarirako hautagai izateko kanpaina bertan behera uztea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Houtart apaiz eta soziologo martxistak, "altermundismoa" mugimenduaren pertsonaia nagusiak, duela 40 urte adingabe bat bortxatu zuela aitortu du eta 2011ko Bakearen Nobel sarirako hautagai izateko kanpaina bertan behera uztea eskatu du.

85 urteko apaizak Le Soir egunkari belgikarrean aitortu du gertakaria, Belgikako Elizan izandako sexu-gehiegikeriak ikertzen ari den batzordean salaketa bat jaso ostean.

Salaketa horren arabera, Houtartek sexu-gehiegikeriak egin zizkion bi alditan adingabe bati 70eko hamarkadan.

Le Soir-en arabera, salatzailea Houtarten lehengusua da, biktimaren anaia. Adingabeak zortzi urte omen zituen sexu-erasoa egin ziotenean.

Houtartek "genitalak ukitu" zizkiola aitortu du, eta hori egitea "arduragabekeria" handia izan zela.

Haren esanetan, biktimen gurasoei apaiz izateari uztea eta egindakoaren ondorioak ordaintzea proposatu zien, baina haiek Liejako seminarioko irakasle baten aholkuei jarraitzea eskatu zioten. Hori horrela, Elizan jarraitu zuen eta soziologia ikasketei ekin zien.

Bestalde, apaizak Bakearen Nobel sarirako hautagai izateko kanpaina bertan behera uztea eskatu du eta dimisioa eman du berak fundatu zuen GKE batean zuen karguan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea