Mundua -
306 emakumezko hil dituzte
2010ean azkenaldian baino emakumezko gehiago hil dituzte Juarez Hirian
Biktimen artean neskatoak, emakume adindunak, poliziak, kontsulatu bateko langilea, prokuradoreorde bat, erregidoreak, etxekoandreak, dantzariak, kantinerak eta prostitutak daude.
Erredakzioa
Mexikoko agintarien arabera, 2010ean 306 emakumezko hil dituzte Juarez Hirian, azken 18 urteetako kopururik altuena.
Datu horiek, gainera, 2009 eta 2010 artean 469 emakume hil dituzte erakusten dute, aurreko 16 urteetan izandako hilketak baino % 50 gehiago.
1993 eta 2007 artean 427 emakume hil zituzten, horietatik 200 inguru oraindik argitu gabe daude eta 52 gorpuk identifikatu barik jarraitzen dute.
Chihuahua osoan, emakumezkoen hilketak 400etik gora izan dira 2010ean, eta gehienak estatu horren kontrola izan eta narkotrafikoan ibiltzeko asmoa duten bandek egin dituztela uste dute.
Biktimen artean neskatoak, emakume adindunak, poliziak, kontsulatu bateko langilea, prokuradoreorde bat, erregidoreak, etxekoandreak, dantzariak, kantinerak eta prostitutak daude.