Mundua -
Seismoa
5,2 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Lurrikara Huilan gertatu da, Bogotatik 147 km-ra eta hipozentroa 30 km baino gutxiagora.
EITB.EUS
Richter eskalan 5,2 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Huila, Kolonbian, astindu du gaur, hilak 19.
Antza denez, dardara hango 00:39ean izan da, Huilan, Bogotatik 147 km-ra eta 30 km baino gutxiagora izan du hipozentroa.
Geologia Zerbitzu Kolonbiarraren arabera, lurrikara honako lekuetan sentitu da: Medellin (Antioquia), Bogota, D.C. (Bogota D. C.), Manizales (Caldas), Florencia (Caqueta), Chia, Fusagasuga, Funza, Soacha, Girardot, Mosquera, Madrid, Ricaurte, Beltrán, El Colegio (Cundinamarca), Neiva, Tello, Teruel (Huila), Villavicencio, Vistahermosa, Cubarral, Acacias, Granada, El Castillo, Mesetas (Meta), Calarca, Armenia, La Tebaida (Quindio), Santa Rosa de Cabal, Pereira, Dosquebradas (Risaralda), Floridablanca (Santander), Guamo, Ibague, Chaparral (Tolima), Palmira, Florida, Cali (Valle del Cauca).
Momentura arte, ez dute zauritu eta kalteren berri eman.