Mundua -

Novichok gasarekin pozoituak

Skripal eta bere alaba pozoitu zituztenak identifikatu ditu Erresuma Batuak

Pozoitzearen egunean telebista-zirkuitu itxiak grabatutako irudiak herrialdera sartu ziren pertsonen erregistroarekin gurutzatu dituzte ikerlariek. 'Ziur daude, errusiarrak dira', esan dute.

Skripal, artxiboko irudi batean. EFE
Sergei Skripal. EFE
Skripal, artxiboko irudi batean. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergei Skripal Errusiako espioi ohia eta Yulia alaba Novichock gasarekin pozoitu zituzten pertsonak identifikatu dituzte Erresuma Batuko ikertzaileek, Press Association albiste agentziak ostegun honetan jakinarazi duenez.

The Telegraph egunkari britaniarraren arabera, ikerlariek pozoitzearen aurretik eta ondoren telebista-zirkuitu itxiak grabatutako irudiak aztertu dituzte.

"Ikertzaileek uste dute pozoitzearen ustezko egileak identifikatu dituzte. Irudiak data horietan herrialdera sartu ziren pertsonen erregistroarekin gurutzatu dituzte", azaldu dio egunkariari ikerketaren gertuko iturri batek. "Ziur daude, errusiarrak dira", erantsi du. Egunkariak azaldu duenez, apirilean jakin zuten ustezko egileak nortzuk ziren, eta orain ageri diren irudiak topatu eta Poliziaren esku utzi dituztela.

Skripal eta Yulia alaba korderik gabe topatu zituzten martxoaren 4an, Salisburyn. Oso larri eraman zituzten ospitalea, Nicholas Bailey polizia agentearekin batera.

Gerora jakin zenez, Novichok gasa arnastu zuten hirurek. Sobiet Batasunak egindako substantzia kimiko bat da, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak egiaztatu duenez.

Erresuma Batuak Errusia egin du hilketa saiakeraren erantzule; Putinek, berriz, dena ukatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra