Mundua -

Kanada

Gutxienez bi hildako eta 13 zauritu Torontoko jatetxe batean izan den tiroketan

Hildakoetako bat tiroketaren ustezko egilea da. Emakume bat larri zauritu dute, eta egoera kritikoan dago.

poliziak tiroketa izan den lekuan. AFPren bideo batetik hartutako irudia
Gutxienez bi hildako eta 13 zauritu Toronton izan den tiroketan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil eta beste 13 hil dira Torontoko (Kanada) jatetxe batean gauean izan den tiroketan. Hildakoetako bat tiroketaren ustezko egilea da, hango Poliziak azaldu duenez.

"14 biktima tirokatu dituzte su armaz. Emakume bat hil da", esan du Poliziak Twitterren, Mark Saudenrs buruaren hitzak aipatuta.

Poliziak gaineratu duenaren arabera, zaurituetako bat egoera kritikoan dagoen emakume bat da eta "susmagarria hilda dago", ustezko egilea, hain zuzen.

Giza hilketak ikertzen dituen unitateak hartu du bere gain gertatutakoa argitzeko zeregina.

Gertaera bart izan da, Torontoko Riverdale auzoan dagoen jatetxe batean.

Shawn Staff Larrialdietako zerbitzuen komandanteak The Globe and Maila egunkariari aurretik adierazi dionez, "hainbatek zauri larriak dituzte", baina ez du kopuru zehatzik eman.

Lekukoen hitzetan, 20 bat tiro entzun dira, eta berehala larrialdietarako zerbitzuak eta poliziak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Kanada