Mundua -
Istripua
Gutxienez 30 pertsona hil dira Indian, autobus bat amildegitik erorita
Bidaiarietako bat soilik atera da bizirik, autobusetik salto egin ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 30 pertsona hil dira eta beste bat zauritu, larunbat honetan, Maharastrako Estatuan, India mendebaldean, autobus bat erorita, iturri ofizial batek jakitera eman duenez.
Ibilgailua haizpitarte batetik amildu da, arratsaldeko lehen orduan, Raigad barrutian, eta bidaiarietako bat soilik irten da bizirik, autobusetik salto egin ostean.
Agintariek ibilgailuko bidaiari guztiak hil direla uste dute, gorpuak erreskatatzeko lanek indarrean dirauten arren.
Bidaiariak Nekazaritzako Dapoli Unibertsitateko langileak ziren, eta bi eguneko bidaia bat egiten ari ziren, Indiako komunikabideen arabera.
Trafiko-istripuak ohikoak dira Indian, bide-sarea gaizki dagoelako, ibilgailu batzuek baldintza eskasak dituztelako eta zirkulazio arauei errespetu gutxi dietelako.